XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GENERALITATEAK Molusku hitza latinera den Mollis-etik datorkigu, honen esanahia biguna delarik.

Itxuraz harridura sortzen duen interpretazioa da, izan ere, taldeko osagai gehienek begi bistako kare-estruktura gogor bat erakusten bait dute.

Itxurazko kontraesan hau Cuvier frantses naturalistak 1798.ean txipiroi eta jibiak izendatzeko erabiltzean sortu zuen historikoki, zeren eta molusku honen maskorra murrizturik eta alimaliaren zati bigunez estalirik bait dago.

Jada, aspaldidanik, elkarren aurkakoak diren ezaugarri hauen izateak kanpokoeskeleto eta exoeskeletorik gabeko gorputz biguna maskor kalkareoez osaturikoa Phylum edo Tipo-a izenpe bat baino gehiagotan bereiztarazi du.

Horrela, Aristoteles-ek Malakiak deitutakoak Zefalopodoak (olagarroak, etabar Ostrakodermoak deitutakoengandik Gasteropodoak (karrakelak, etabar) eta Bibalboak (txirlak, etabar) bereizten zituen.

XIX. mendearen hasieran foraminoforoak Zefalopodo familiako gisa kontsideratzen ziren eta aitatutako mendearen bigarren erdialderarte Brakiopodoen gisako taldeak Phylum-i erantsirik zeuden.

Orain dela ez denbora luze, Plakoforoak eta lakaindutako beren maskorra eta Solenogastro bermiformeei buruzko eztabaidek, Moluskuak Bermeengandik bereizteko zailtasuna adierazten digute.

Brankiopodoak eta Briozooak izenpetzeko erabili izan diren Moluskoideo eta Bermideo terminoen dilema berbera gogorarazten dute.

Justu zenbat molusku mota bizi den lurrean jakiterik ez dago, baina, 80tik 150.000era bitarteko kopuruan ibiliko da, honezaz gain 35.000 fosil deskribatu izan direlarik.

Hartzen gaituen taldea da eboluzioari dagokion arrakastarik haundien erakusten duena, itsaso guztietan, marearteko zonaldean, ur gozotan eta 5000 metrotararteko lur zonaldetan aurkituz.

Jarraian, moluskuen ezaugarri orokorrak eta Euskal Kostaldean aurkitzen diren talderik garrantzitsuenei dagozkienak azaltzen dira, baita beren biologi eta ekologia ere.

Beraiekin batera datozen azalpen giltzak ez dira gure kostaldean dauden motei dagozkienak soilik, baita beren geografi-banakuntza dela eta, aurki daitezkeenei buruzkoak ere, orain arte talde honen gain egindako ikerketa gehienak marearteko zerrendari buruzkoak bait dira.

Olagarroak (octopus vulgaris), moluskuen artean eboluziozko maila handiena errepresentatzen dute.